Gure Esku Dago: “Gure filosofia letran, musikan eta egiteko moduan txertatu zen”


2015eko urtarrilaren 30an - 19:12
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19:29

Euskaldunen gogoan geratuko da 2014ko ekainaren 8a, herriz herri 150.000 pertsonek batutako Durango eta Iruñea arteko giza katean etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eguna.

Ainhoa Mendibil Gure Esku Dago-ko komunikazio arduradunaren ustez, komunikazio estrategiez harago, norbanakoen harremanek eragin zuten jende olde hura. Baina bideoklipak “komunikatiboki” izandako eragina ere azpimarratu du: “Dinamika martxan jarri zen momentutik hartu zuten parte Euskal Herriko musikari ezagun pila batek. Gure filosofia letran, musikan eta egiteko moduan txertatu zen: pertsona ezberdin pila, batzuk aurretik elkarrekin jardunak, besteak ez, eta denak batera”.

Epaimahaiaren arrazoiak:

Ilusioa sortzea ez da erraza are gutxiago, oso jende desberdina konbentzitzea elkarrekin zerbaitetan parte hartzeko. Ziklo ilun batetik ateratzen ari garela sinetsi nahi dugu elkarren arteko liskarren erruz oinarrizkoena, funtsezkoa, denok batzen gaituena baztertuta eduki dugun ziklo bat.

Eta aurten SUSTATAPEN EKINTZA gisa sarituko dugun ekimena, nolabait, tunelaren bukaerako argia izan da. Herriz herri, auzoz auzo, elkarri begira jarri gaitu eta ez elkarri bakarrik, aurrerantza ere bai.

Komunikazio egokiarekin, mezu integratzaileekin eta ekimen txiki, ertain eta erraldoiekin Euskal Herri osoa eskuz esku batu du ekimenak aldarrikapen amankomun baten inguruan: Gure etorkizuna erabaki nahi dugu.

Aurten sustapen ekintzari dagokion ARGIA SARIA Gure Esku Dago ekimenarentzat izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude