‘Guaixe’ aldizkaria eta Beleixe irratia, kinka larrian

  • Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratia kudeatzen dituen Bierrik Fundazioak protesta egin du, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu dizkielako euskarazko hedabideei. Nafarroako Gobernua bere araudiaren aurka joan dela salatu dute eta horrek egoera larrian utzi dituela. Protesta gisa, Guaixe aldizkariaren azken zenbakia argazkirik gabe joan da.


2012ko urtarrilaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Guaixeko erredakzioa. Guaixe
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

CIESen datuen arabera, 15.000 irakurle inguru ditu astekariak eta Sakanako bizilagunentzat kalte handia litzateke medioa itxi behar izatea, azaldu du Bierrik Fundazioko koordinatzaile Ainhoa Urretagoienak. Irakurleei ere deia egin die Urretagoienak: "Euskarazko mediorik gabe bailarak galduko lukeenari buruz hausnartu dezatela nahi dugu".

Oro har, euskarazko komunikabideak diru-laguntzarik gabe uzteko Nafarroako Gobernuaren erabakiak hedabide asko eta asko kaltetu ditu foru erkidegoan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!