Gotzon Barandiaran: “Ahotsenea egin egingo da, musutruk bada ere”

  • Durangoko Azokaren eredua eztabaida gai izan dadila, esan berri du Joxean Muñozek, EAEko kultura sailburu ordeak. Gotzon Barandiaranek, Ahotseneako kudeatzaileak, eredua adostearekin bat dator, eta horretaz hitz egiteko arazorik ez du, baina “adostu dezagun denon artean, bertan parte hartzen duten sortzaile, argitaletxe, diskoetxe, kontsumitzaile eta kudeatzaileen artean. Eta, hitz egin dezagun baita Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dituen gainerako kultur ereduez ere”.


2014ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Erakunde publikoek derrigorrez lagundu behar dute azoka. Ez gara dirutzaz ari, diru kopuru txikiez ari gara". (Argazkia: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Durangoko azokaren eredua denon artean adosteko proposatu du Joxean Muñozek, zer iritzi duzu horretaz?

Azokak dagoeneko badu bere eredua, eta hor dago. Beraiek esan beharko dute zein den eurek proposatzen duten eredua. Eta, denon artean hitz egin behar badugu, hitz egin dezagun Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dituen gainerako ereduez ere. Hitz egin dezagun, zergatik bideratzen diren 3,8 milioi euro Guggenheimera, edo museoetara, edota orkestra sinfonikora.

Hori tranpa da. Kultur komunitatea biltzen duen Geuk plataformak egiten duen proposamenetako bat, foro bat eratzea da, non inor ez den kanpoan geratuko. EAJ berandu dator, eta ez du argi esaten zein den bere eredua. Pozgarria da, neurri batean, lortu dugulako, isilik egon direnak hitz egitea eta hori dela eta, uste dugu eztabaida askoz ere zabalagoa izan behar dela.

Sailburuordeak ere esan du izaera nazionala duen ekimena izanik, erakunde publiko guztien laguntza izan beharko lukeela.

Ados. Horretan arrazoia dauka, Euskal Herri osotik etorritako jendea biltzen da Durangon, izaera nazionala du eta erakunde guztien arteko ordainketa da logikoena, bakoitzak dituen baliabideen arabera. Baina hori azokaren aspaldiko eskaera da.

Sakonean, botere kontua dago. Erakunde publiko batzuk kultur arloan aitzindari eta dinamizatzaile izan behar direla uste dute, eta hori ez da horrela. Kulturgintzan beste parte bat dira, eta kitto. Egia da badauzkatela baliabide ekonomikoak, legalak eta juridikoak, oso inportanteak, baina beraiek ez dute besteek baino iritzi zilegitasun handiagorik. Eta hori onartuko balute, askoz ere harreman osasuntsuagoak izango genituzke. Onartuko balute, kulturgintzan ari garenok foro baten beharra dugula, guztion parte-hartzea. Hori falta da gaur egun.

Diru laguntzak emateko erabakia urrira arte atzeratzeak, nola eragingo dio Ahotseneari? Eutsiko diozue egungo ereduari?

Ahotsenea egin egingo da, musutruk bada ere! Oso erabaki kaltegarria da. Nola egongo liteke azoka, egin baino hilabete eta erdi lehenago, zenbat diru izango duen jakin gabe? Hori izugarrizko kaltea da, guztiz baldintzatzen gaitu. Ahotseneako lehen hiru urteetan musutruk aritu ginen, eta berriro ere egin daiteke, baina hori atzera egitea da. Erakunde publikoek derrigorrez lagundu behar dute azoka.

Ez gara dirutzaz ari, diru kopuru txikiez ari gara. Borondate politiko kontua da, besterik ez. Jaurlaritzak esan egin beharko du zeren alde egiten duen apustu. Proiektu asko dago azokak baino diru gehiago hartzen dutenak, eta azokak 50 urte beteko ditu aurten. Euskarazko kulturgintzaren hitzordu erreferentea da urte osoan, herritarrentzat batez ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka
Paula Estevez
“Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian”

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


Itolarrian dabilenari, arnasa

Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Igandea

Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Larunbata

[Hemendik gatoz: Ostirala]

Betzuloak, berriz. Ostegunean bezalatsu edo agian gehiago. Ohean eman ditu bederatzi-bat ordu, baina kosta zitzaion lo hartzea. Orduero-edo jaiki da gauean, amets gaiztoekin, hotzez, bero zuen gero... Ama besarkatu du sukaldean topatu bezain... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Ostirala

[Hemendik gatoz: Osteguna]

09:00ak ere ez dira. Jakinarazpen batek mugikorraren pantaila piztu du.

A AMA: Iraitz, laztana, zer moduz egin duzu lo Lurren etxean? Gustatu zitzaizuen ikusitako pelikula?

Hasperen txikia eginda, aparatua itzaltzeko botoitxoari eman dio... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Osteguna

Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.

Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak ireki ditu, ikasleen bisitarekin

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]


2024-12-04 | Karmelo Landa
Durangok dakarrena

Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


Eguneraketa berriak daude