Datorren urteko udaberrian irekiko ditu ateak Gordailuak, Gipuzkoako ondare higigarriaren guneak. Orain hainbat eraikinetan banatuta dauden balio artistiko, etnografiko eta historikoko 55.000 pieza baino gehiago gordeko dituzte bertan. Irunen ari dira Gordailua eraikitzen eta 9.000 metro koadro baino gehiago eta hiru solairu izango ditu.