Emakumeak borrokan

Gipuzkoako Aldundiko bi zuzendarik epaitegian deklaratuko dute lurralde antolamenduaren aurkako delitu bat dela eta

  • Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke Naturalean pista bat eraikitzeko baimena emateagatik.

Unai Brea @unaibrea
2017ko abenduaren 12a
Pista bat Aralarren.

Eguzki eta Landarlan talde ekologistek ipini dute bi zuzendarien aurkako salaketa. 2016an Enirio-Aralar Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten erantzule nagusi diren heinean lurralde antolamenduaren aurkako delitua egin izana egozten diete Ariztimuño eta Asensiori. Epaileak erantzukizun penal zantzuak daudela erabaki eta deklaratzera deitu ditu biak.

Eguzki eta Landarlanek azaldu dutenez, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Planaren arabera debekatuta dago pista berriak eraikitzea aipatutakoa eraiki zen eremuan. Horrez gain, proiektuak ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneak arautzen dituen legedia, eta biodibertsitatearen inguruko espainiar eta europar legeek aurreikusitako ingurumen inpaktu ebaluaziorik gabe egin zen, ekologistek nabarmendu dutenez.    

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Aralarko pistak  |  Gipuzkoa  |  Gipuzkoako Foru Aldundia

Aralarko pistak kanaletik interesatuko zaizu...
Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


2019-02-06 | Jon Gorrotxategi
Aralarren hausturak

Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein abeltzainek bezain erabiltzaileak gara kaletar, mendizale, urbanita, ehiztari, turista eta gainontzeko herritarrak ere. Beraz erabakiak denon iritziak bilduta hartu izan dira urte luzez. Ez ahaztu 600 urteko ibilbideaz ari... [+]


Aralarko abeltzain eta artzainei

Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?


Pisten aldeko ordezkari politikoentzat "errespetua" eskatu du ENBAk

Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietan.


Aralarko pista berria, Eniriotik Igaratzarainokoa, fiskaltzan salatu dute Landarlanek eta Eguzkik

Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan.  Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala aurkeztutako egitasmoa, zeina historikoki artzain, mendizale eta oro har goierritarrak erabilia den, jada bide pisten bidez iritxi daitekeen txabola batzutara iristeko.


Eguzkik kritikatzen du Aralarren legez kanpoko pista berri bati EHBilduk emandako onarpena eta bultzada

Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen,  azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza artean ia 3 km-tako luzera eta 3 metro zabalerako pista bat eraikitzea onartzeko. Bertan ia 18.000 m2-ko azalerako lur mugimenduak eraginez Aralarko bihotzean.


2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.


2018-02-22 | ARGIA
Aralarko pisten auzian, Gipuzkoako Diputazioa inputatuak babestu eta herri-akusazioa oztopatzen ari dela salatu dute

Eguzki talde ekologistak eta Landarlan elkarteak salatu dutenez, Enirio-Aralarko barrutian 4 kilometro pasako pistaren auziagatik inputaturik dauden Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensioren aurkako aurre-eginbide judiziala babestu ordez, "nahiago izan du berean tematu eta Eguzkik eta Landarlanek natura defendatzeko eta ingurumen-justizia eskatzeko dituzten eskubideak oztopatzen eta eragozten saiatu".


Fiskaltzak Tolosako epaitegiaren esku utzi du Aralarko pisten auzia

Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste zantzuak” egon daitezkeela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak onartutako proiektuan eta gaia Tolosako epaitegiaren esku uztea erabaki du.


Aralarren inguruan "erabaki okerrak" hartu direla uste du Landarlan ingurumen elkarteak

Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude