Gerardo Bujanda, Saseta batailoiko azken gudaria hil da ehun urterekin

  • 1936ko Gerran Saseta batailoian ibilia, Espainiako Kongresuan diputatu izan zen politikari jeltzalea 70eko hamarkadan. Berrikitan omenaldia jaso zuen Donostian.


2019ko irailaren 05an - 09:42
Gerardo Bujanda ikurrinari muin egiten 2018ko ekitaldi batean. Ehun urterekin hil da gudari ohia.

Gerardo Bujanda Sarasola hil da asteazkenean, 100 urterekin. 1936ko gudari ohia eta politikari jeltzalea, frankismo garaian klandestinitatean lan handia egin zuen EAJ barruan. Duela gutxi senide, lagun eta alderdi horretako ordezkarien partetik omenaldia jaso zuen Donostian.

Bujanda 1977an, EAJko diputatu zela (Argazkia: ARGIA artxiboa)

Bujanda zen Saseta batailoi ezaguna osatu zuten gudarien artean bizirik zegoen azkena. 1937an Santoñan preso hartua, kontzentrazio-esparrutan eta langile batailoitan ibili zuten, eta heriotza gertutik ikusi zuen: "Goseak akabatzen geunden beti. Batzuek ikusmena ere galdu zuten, goseagatik", esan zuen Estitxu eta Ixiar Eizagirrerekin ARGIAn 2004an izandako elkarrizketa luzean.

Soldadutzatik bueltatuta, Euskal Herrian kladestinitatean jardun zuen EAJ barruan, dela grebak prestatzen, dela Urbian eta beste hainbat tokitan hitzaldiak ematen, dela irratigintzan –Venezuelatik emititzen zen Radio Euzkadin, adibidez–. 1977tik 1979ra diputatu jeltzalea izan zen Madrilen eta Gipuzkoa Buru Batzarreko kide ere bai. Gerora, pixkanaka politikatik aldentzen joan zen. "Ez naiz damutzen nire iraganaz, berriz egingo nuke egin dudana", aitortu zuen elkarrizketa berean.

Bere anaia Inoncencio Bujanda Zeruko ARGIAko kolaboratzaile izan zen 1963tik 1979ra artean eta idatzitako dozenaka artikuluen bilduma jaso du hedabide honek haren semearen eskutik duela gutxi.

 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude