Elkar argitaletxeak eta Euskal Kultur Erakundeak Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsan hainbat aldaketa egitea erabaki dute eta ondorioz, hautagaien adin muga luzatzea erabaki dute. Horrela, 40 urtetik beherako idazleak aurkeztu daitezke. Aldaketa honen arrazoia, aurreko bi deialdietan lanik ez jaso izana da. Deialdi berri honetan parte hartu nahi duten idazleek, beraien lanak urriaren 15erako aurkeztu beharko dituzte. Bestalde, bekaren irabazleak 3.000 euroko diru laguntza jasoko du.