Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

  • Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


2024ko abuztuaren 23an - 11:45
Garikoitz Aspiazu Martuteneko kartzelara lekualdatu dute, ostegun honetan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxeratek jakinarazi du Garikoitz Aspiazu euskal presoa lekualdatu dutela Lannemezango espetxetik (Frantzia) Martutenera, ostegunean. Aspiazu 2008an atzeman zuten Cauteretsen (Frantzia), eta Lannemezango kartzelan zegoen preso, Euskal Herritik 290 kilometrora. Azaroan hamasei urte beteko ditu espetxean. Presoak berak eskatu du ezarritako zigorra Euskal Herrian bete nahi duela.

Aspiazuren Euskal Herriratzearekin, bost dira Frantziako Estatuko presondegietan gelditzen diren euskal presoak: Arkaitz Agirregabiria, Iñaki Esparza, Javier Abaunza eta Mikel Karrera Lannemezanen daude preso, eta Saioa Sanchez, berriz, Reaun, Euskal Herritik 890 kilometrora.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude