Gaileten produkzioa etenda dute langileek Vianako Mondelez lantegian

  • Greba mugagabea egiten ari dira Vianako Mondelez lantegiko langileak. Ia erabateko segimendua produkzio lanean ari direnen artean eta txikiagoa bulegoetako beharginen artean. Enpresa batzordeko ordezkariek (CCOOk zazpi ditu, LABek bost eta bat ELAk) lan baldintza hobeak galdegiten dituzte.


2024ko ekainaren 14an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gailetarik ez da egiten ari Vianako Mondelez lantegia. Greba mugagabean ari dira langileak astelehenetik. Enpresa zuzendaritzak jarrera itxia du hitzarmenaren negoziazioan eta langileak ez daude prest lan baldintza hobeak jasoko ez dituen hitzarmena onartzeko. "Antzinakotasuna kontuan hartuko duena, KPIaren araberako soldaten igoera eta lanaldiaren gutxitzea aintzat hartuko duen akordioa erdietsi nahi dugu", adierazi du Juan Larraya ELA sindikatuko Estellerriko arduradunak.

Grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da produkzio lanean ari direnen artean, txikiagoa bulegoetako langileen artean. "Pozik" agertu dira lan batzordeko ordezkariak segimenduarekin. Ez dute euren protesten amaierarik ikusten ez baitago inolako asmorik negoziazioari ekiteko enoresako zuzendaritzaren aldetik. Greban segituko dute eta iganderako manifestazioa antolatu dute Vianako Foruen plazatik hasita. Enpresa batzordeak Comisiones Obreras sindikatuko zazpi ordezkarik, LABko bostek eta ELAko batek osatzen dute.

Oraingoz, Vianako alkatearekin batzartu dira  eskatzen ari diren bakarra soldaten hobekuntza eta lan baldintza hobeak direla azaltzeko. Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzarekin kexu azaldu dira "ordutegi finko bat" ezarri dielako euren protestak enpresaren parean egiteko eta ezin direlako "nahi adina" egon bertan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.