Frantziako Gobernuak urrats bat egin du aurrera AHTaren Bordele-Akize zatian

  • Frantziako Gobernuak baiezkoa eman dio Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa (Okzitania) abiadura handiko trenaren linea berriaren proiektuari, Alain Vidal garraio ministroak azaldu duenez.


2015eko irailaren 29an - 12:12
Bordele-Akize eta Bordele-Tolosaren arteko tarteak 8300 milioi euroko kostea izango du

Joan den martxoan inkesta publikoen batzordeak aditzera eman zuenez AHTaren bi zati horiek ez ziren bideragarriak.

Victor Pachon CADE ingurumenaren defentsarako elkarteen kolektiboko kideak Frantziar politikariei aurpegiratu die “inkesten gainetik pasatzea”. Pachonek esan duenez auzitara joko du elkarteak, “mobilizazioetan ez ezik borroka juridikoan ere hasi beharko baikara”.

Alain Rousset Akitaniako presidente sozialistak, bestalde, begi honez ikusi du albistea: “AHTaren proiektua oso berri ona da Akitaniarentzat”.

Ipar Euskal Herrian Akizetik Hendaiarako zatiko lanak hasi ere ez dira egin, eta tarte hau egin ala ez erabakiko lukeen inkesta publikoa ez da oraindik abiatu. Hala ere, abiadura handiko proiektuaren aurkakoak beldur dira, Bordeletik Akizerakoa zatia egiten bada, Akize eta Baiona artekoa egitea ere erraztu egingo duelako.

Proiektuaren kostea 8.300 milioi eurokoa da Le Figaro-k argitaratu duenez. Hipotesien arabera, 2024an Bordele-Akize tartea amaituta egongo da eta 2027an Bordele eta Tolosaren arteko zatia irekiko dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren "igoera kezkagarria" aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Eguneraketa berriak daude