‘Francoren bilobari gutuna’ obrari eman diote Donostia antzerki saria

  • Francoren bilobari gutuna antzezlanari eman diote Donostia antzerki saria.


2017ko martxoaren 3an - 17:16
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egingo duten ekitaldian jasoko dute Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeko sortzaileek saria —Iñigo Manterolaren eskultura bat eta 12.000 euro—.

Donostia antzerki sariketako epaimahaiak nabarmendu du Francoren bilobari gutuna "sorkuntza lan bikaina" dela. Antzezlaneko gaiari buruz aurretik egindako ikerketa lan sakona goraipatu du epaimahaiak, eta baita lantaldeak "bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatzeko" erakusten duen trebetasuna ere.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.