Mikel Mendizabal euskara eta ingeleseko irakasleari erantzunez: "Hizkuntzak ez dira errazak edo zailak beste hizkuntzetatik erraz edo nekez itzultzen direlako. Edo ez dakitenei ikasteko zail egiten zaielako. Hizkuntza zaila da, mintzatzen dutenentzat zaila bada. Goizetik gaueraino, eguzkiz eguzki euskaraz ari direnentzat zaila al da? (...) Bestalde, gaztelera euskara baino 'tresna efizienteago' dela ez luke hizkuntzalari batek onartuko. Berriz ere esan behar. Kontua da norentzat. Buruan ehun artxiboetatik ehun euskaraz dauzkanarentzat euskara erabat efizientea da". (2006/01/16)