Juan Inazio Hartsuaga (Behatokia): "Salbuetsita geratzeko adinaren aitzakia erabiltzea iruzurraren mugan dago".
Iñaki Lasa (Kontseilua): "Administrazioa erabat euskaldundu beharra dago, eta horretara iristeko akordio politikoa behar da".
Gabi Basañez (EHE): "Oso trakets jokatu dute plana betetzeko ardura zuten politikariek. Hau gertatu eta gero, inork ez du dimititzen? Hizkuntz politika seriorik ez dagoela erakusten du horrek, brometan ari direla".
Mertxe Mujika (AEK): "Egiteko asko falta dela egia da, baina horrek ez du esan nahi ezer egin ez denik".
(2004/05/20)