Euskaldun kopurua handitzea, euskara Iparraldean biziberritzeko gakoa

  • Euskararen aldeko hizkuntza politika ausartagoa galdegin dute Euskal Konfederazioko eragileek, Maider Behoteguyk Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaritza hartu zuen ber egunean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 28an - 07:09

Eneko Gorri Plazara kooperatibako kidea "euskararen aldeko adostasun bat" badela uste du, azken urteetan "arraildurak" sentitzen ditu baliabideen aldetik. Gainera, euskararen "egoera larria" ikusirik, garrantzitsua deritzo "klima eta etxebizitza krisiekin egin bezala, euskararen alarma ere piztea".

Max Brisson senatari eskuindarra eta EEPko lehendakari ohiak bat egiten du ikuspegi horrekin, eta hizkuntza politikan urrats bat aitzina egiteko unea dela uste du. Gakoa eskolaz kanpoko gaztetxoen aktibitateetan dagoela kokatzen du Brissonek. Alta, ez du uste ofizialtasuna frantses Estatuan posible denik.

Eneko Gorri:

Max Brisson eta Sébastien Castet:

 


Eguneraketa berriak daude