Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskal Tonbola Goierrin, Urola Garaian, Leitzaldean eta Tolosaldean egingo da uztailaren amaiera arte. Txartelak herrietako tabernetan eskuratu daitezke euro baten truke. Besteak beste, Mediterraneoan zeharreko bidaia, argazki kamerak, DVDak eta sakeleko telefonoak banatuko dituzte.