Euskal presoen aurkako salbuespen politika salatu dute Orioko eta Zarauzko kostaldean

  • Hondartzetako martxak deitu dituzte espetxeetako salbuespen politikaren kontra aldarrikatzeko. Dozenaka herritarrek hartu dute parte Zarauzko eta Orioko ekimenetan.


2020ko abuztuaren 3an - 11:43
Zarauzko hondartzako martxa. Argazkia: Aritz Mutiozabal
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxerat euskal preso eta iheslarien elkarteak urtero antolatu ohi duen hondartzetako ekitaldia egin dute gaur eguerdian euskal kostaldeko hamaika herritan. Orion eta Zarautzen ere ez dute hutsik egin aurten ere ekimenarekin, eta dozenaka herritarrek hartu dute parte, Salbuespen politikari stop! lelopean.

Zarautzen, Musika Plazatik abiatu eta malekoian zehar egin dute martxa. Dama parean euria hasi du, eta aterpeetara jo dute parte-hartzaileek, baina berehala eman diote jarraipena ibilbideari, malekoiari itzulia emanez. Orion, berriz, autobideko zubiaren azpitik abiatuta Antilla hondartzaren inguruan egin dute aldarrikapen martxa. Bertan argazkia atera eta ekitaldi labur bat ere egin dute.

Orioko martxa:

Zarauzko martxa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
Eguneraketa berriak daude