Euskal kostaldearen turistifikazioa aztergai

  • Bilbo Hiria irratia, El Salto Radio, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 15ean - 11:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaurko saioan, maiatzaren 28ko hauteskundeek euskal kostaldean utzi zituzten emaitzak aztertu ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian. Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina ere aztertuko dugu.

Honen inguruan, Aitor Garagarza Plentziako alkate berria eta analista politikoa elkarrizketatu dugu. Ondoren, Eider Gotxi SOS Gaztelugatxe eta Guggenheim Urdaibai EZ plataformetako bozeramaileagaz egin dugu berba, Busturialdeko turistifikazio prozesuaren eta zonaldeko udal emaitzen inguruan.

Amaitzeko, ARGIAko kolaboratzailea den Irati Labaienek gurekin partekatuko du bere hausnarketa oporren eta aisialdiaren eraikitze kapitalistaren inguruan.

Horrez gain, betiko legez, Ines Agirreazkuenagak sindikal-agenda aurkeztu digu saioa abiatzeko. Lanaren Ekonomia 100. irrati saioa ospatu barri dugu, eta ohiko erritmora bueltatzen dugu, urtero bezala, San Ferminetako astea arte.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude