Aurrerantzean Mugimendu Sozialistaren erreferente politiko nagusia izango den antolakunde berria aurkeztu dute. 1.500 lagunetik gora bildu ditu Eibarko Astelena pilotalekuan eginiko ekitaldi poliikoak, Gedarrek jaso duenez. Alternatiba sozialista antolatzeko beharraz jardun dira, eta komunismoak programa politiko gisa duen “gaurkotasun handia” azpimarratu dute. Hala, “komunismoa langileon artean hegemoniko bihurtzeko” egingo du lan EHKS-k.
Hainbat urtetako lanaren eta garapenaren ondorio gisa sortu dute Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS). Larunbatean Eibarko Astelena pilotalekuan aurkeztu dute aurrerantzean Mugimendu Sozialistaren erreferente politiko nagusia izango den antolakunde berria, 1.500 lagun baino gehiagoren babesarekin, Gedarrek jaso duenez. Bozeramailetza lanak egingo ditu antolakunde berriak, eta “komunismoa langileon artean hegemoniko bihurtzea” du helburutzat.
Alternatiba sozialista bat antolatzeko beharraz eta komunismoak programa politikotzat duen gaurkotasunaz jardun dira ekitaldi politikoan, “gaurdanik balio etiko eta moral berri batzuetan oinarritutako gizarte eredu bat eraikitzeko” bidean. Hala, Euskal Herriko Kontseilu Sozialista “ongizate unibertsalaren alde egingo duen forma politiko bat” izango dela azpimarratu dute. Norabide estrategikoa jasotzen duen dokumentu bat ere argitaratu dute: Estrategia sozialista berria (pdf).
Alderdi parlamentarioei kritika: antolakuntza independentea
Egungo arku parlamentarioko alderdi guztiek beren proiektu politikoa “eredu kapitalistaren barnean” txertatzen dutela salatu dute, langileria “erreferente politiko baten faltan” aurkitzen dela argudiatuz. Langileriak bizi duen “miseriari” aurre egiteko “eredu kapitalistaz kanpoko” proposamenik ez dagoela gaineratu dute argitaratutako oharrean, eta alderdiok “ogi apurrak banatzera eta agintari kapitalisten mandatuak exekutatzera” mugatzen direla seinalatu. Hori dela eta oligarkien zein politikari profesionalen alderdietatik kanpo antolatzeko beharra azpimarratu dute: “Kontseilu Sozialistak ez dio politikari profesionalen alderdien ereduari jarraituko: bere egitekoa, orain arte bezala, langile klaseari tresna politikoak eskaintzea izango da, gero eta jende gehiago antolakuntza sozialistara batu dadin”.
Gizarte eredu sozialista dute aukera errealtzat, “basakeria kapitalista geldiarazteko baldintza bakarra” baita: “Sozialismoaren aldeko hautu zabal eta kontzienteak gizatasuna ematen dio mundo honi, eta borroka iraultzailearen baitan soilik ulertu daitezke azken mendeetan langile klaseak lortu dituen konkistak”.
Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]
Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.