Euskal Herria eta Errioxa euskarak bat eginik


2004ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:00
Logroñoko Laminiturri kultur elkarteak "El camino del Vascuence-Euskararen Bidea" liburua argitaratu du. Lan horrek, euskara ardatz harturik, Bermeo eta Donemiliaga Kukullakoa batzen dituen ibilbidea azaldu du, zortzi etapatan banaturik. Euskarak inguru hartan izan duen eta duen presentziari buruzko datuak eta ikuspegi turistikoa uztartu ditu liburuak eta besteak beste, euskal kulturan leku berezia duten hainbat pertsonen berri ematen du. Aita Luis Villasante, Bitoriano Gandiaga eta Joseba Sarrionandia dira horietako batzuk.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude