Euskal garagardo artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu du Euskal Garagardo Elkarteak

  • Euskal Garagardo Elkarteak, bertoko garagardo-artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu berri du. Ikerketa hau burutzeko, Euskal Herriko 22 garagardotegietatik 20k hartu du parte.

Bilbo Hiria Irratia
2019ko azaroaren 07a
Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

Barcelona Beer Festival-aren antolatzaileak zuzendutako txostena izan da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Prentsaurrekora hauen ordezkari diren Peli Manterola, eta Mikel Ruis bertaratu dira, baita, Jabier Ortega, Euskal Garagardo Elkartearen presidentea ere.

Azaldu dutenez, pare bat proiektu aitzindari zituztelarik, 2012an hasi zen garagardo artisauari zuzendutako fabriken mugimendua, 2014a urterik emankorrena izanik. Azken bi urteetan hauen egonkortze prozesurako pausuak ematen joan dira eta emaitza ederrak eman ditu sektoreak, Mikel Rius, Barcelona Beer Festivalaren zuzendariaren esanetan.

Deskargatu hemen.

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal honetan artxibatua: Garagardoa

Garagardoa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude