Euskal besta


2010ko abuztuaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Ez dakit Anton Abadiak (...) futurismorik egiteko zaletasunik ba ote zuen. (...) Bere diruz eta ahaleginez sustatutako Euskal Bestak mende bete beranduago imajinatu ote zituen, eta hala izanez gero, zer-nolako funts, burutazio edo asmoren inguruan biribiltzen ote zituen. (...) Zer arraio pentsatuko ote zukeen hilobitik burua altxatu eta asteburu honetan Hendaian pasatu direnak bizitzeko aukera izan bazuen. (...) Emozioz negar egingo ote zukeen herri osoa gehi inguruetako lagun ugari, milaka lagun, denak kalean baserritarrez jantzita ikusita? Harro esango ote zukeen "neronek sortu nuen Euskal Besta", zaharrek eta ez hain zaharrek, gazteek, nerabeek eta haurrek elkarrekin parranda giroan osatzen duten kabalkadaren aurrean ipinita? (...) Beharbada, arrunt bestelako sentipenak nagusituko zitzaizkiokeen, niri gertatu izan zaidan bezala, euskararen presentzia eskasaz jabetuta (...) Nolanahi dela, aurreiritziak ahantzi beharko zituzkeen, guk hegoaldekeriak erantzi behar izaten ditugun bezala, egunaren gazi-gozoak hobeto bizitzeko. (...) identitatearen berreskurapenari dagokionez behintzat, hemen, oso emeki eta oso lotsati bada ere, aurrera goazela". (2010-08-10)


Azkenak
Eguneraketa berriak daude