Europa Mendebaldeko maparik zaharrena aurkitu dute Abauntzeko kobazuloan


2009ko abuztuaren 5ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Abauntzeko kobazuloan aurkitutako krokisa
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

13.600 urte baino gehiago ditu ikerlariek Abauntzeko (Ultzama, Nafarroa) leize-zuloan aurkitu duten mapak. Hogei zentimetro luzeko harri batean grabatutako krokisa Europa Mendebaldean aurkitutako zaharrena da, Pilar Utrilla Zaragozako (Espainia) Unibertsitateko katedradunak jakinarazi duenez. Harria duela hamabost urte aurkitu zuten ikertzaileek, eta hura ikertzen aritu dira orain arte. Kobazuloaren inguruko paisaia du grabatuta: mendiak, ibaia, ordeka... Journal of Human Evolution aldizkarian eman dute ikerketaren berri.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...