Etxarri Gaztetxea defendatzeko kontzentrazioa deitu dute ostegunean Errekaldeko plazan

  • Urriaren 23rako dago deituta Errekaldeko Etxarri Gaztetxearen aurkako hustutze agindua. Horren aurrean, elkarretaratzea deitu dute urriaren 22an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 22an - 09:37

"Auzoak zituen ase gabeko beharrei kolektiboki erantzun nahian" okupatu zuten 2014ko udan egun Etxarri Gaztetxea izenez ezaguna den espazioa. 2016ko azaroan Bilboko Udalak gaztetxea ixteko agindua luzatu zuen, espazio horrek "segurtasun-neurriak betetzen ez zituela leporatuta".

2018ko martxoan ordea, gaztetxea "berreskuratzea" lortu zuten bertakoek eta hauen arabera, azken bi urte hauetan geldialdiak eragindako oztopoei aurre egitea lortu dute: egitarau politikoak antolatuz, jende berria batuz eta azpiegitura aldetik espazioa atonduz. Hala eta guztiz ere joan den urriaren hasiera jaso zuten berriz lekua husteko agindua. 

Hori dela eta, "Indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu" lelopean, kontzentrazioa deitu dute ostegunean arratsaldeko 20:00etan Errekaldeko plazan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude