Joseba eta Eñaut Alvarez aita-seme donostiarrek espetxe zigor eskaera jaso dute, 2023ko San Sebastian bezperan Parte Zaharreko Plaza Berrian presoen etxeratzearen aldeko pankarta bat jartzen saiatzeagatik.
Iazko maiatzean, 750 euroko isuna jaso zuen bakoitzak eta deklaratzera deitu zituzten, eta zigor eskaera jaso dute orain: urte eta erdikoa Eñaut Alvarezek eta bi urte eta erdikoa Joseba Alvarezek, auzipetuek beraiek baieztatu dutenez. Orain, epaiketa egunaren zain daude.
Piztu Donostia plataformak adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo du zigor eskaera: “Herri eragile ezberdinen ekimen soziopolitikoa da pankarta jartzearena, Donostiak, Euskal Herriak zein munduak bizi dituen arazoen ispilu dira. Adierazpen askatasuna. Donostia Mozal Hiria”.
Auzipetuek hedabide honi azaldu diotenez, “autoritateari atentatua eta lesioak eragitea egotzita” jaso dute aipaturiko zigor eskaera, isun administratibo bana ere jaso dutela gogorarazi dute, “mozal lege gisa ezaguna den arautegia aplikatuz”. “Oso gertaera larria deritzogu kalean aldarrikapenak jartzen ari diren herritarren aurka Poliziak era honetan ekitea, baina are larriagotzat dugu gertaerak judizializatu eta herritarron aurkako ondorio penalak bilatzea. Adierazpen askatasunaren eta oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoen aurkako beste gertaera baten aurrean gaudela ere salatu nahiko genuke”, gaineratu dute.
Gertakariak
2023ko San Sebastian egunaren bezperan gertatutakoa ere gogoratu dute militanteek, baita nabarmendu ere Euskal Herriko auzo eta herrietako jaiak “festarako eta aldarrikapenerako espazioak” izan direla beti, eta Donostiako San Sebastian eguna ez dela salbuespena: “Urte askotan egin dugun moduan, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik espetxean dauden lagun eta senideen etxeratzea aldarrikatzen zuen bandera zintzilikatzeko asmoz bertaratu ginen Plaza Berrira hainbat herritar. Bandera kolokatzeari ekin genionean, Plaza Berrian zeuden udaltzainak aldarrikapenak jartzea debekatuta dagoela esan eta errefortzuak eskatzearekin batera herritarron aurka oldartu ziren. Borra eta ezkutuak baliatuz, oihu eta mehatxu artean, bandera jartzen ari ginen herritarron aurka egin zuten udaltzainek, azkenean laban bat baliatuz banderaren soketako bat moztea lortu zuten arte, hau kolokatzea ezinezko eginaz”.
Zigor eskaera jasota ere, nabarmendu dute euskal presoen etxeratzearen alde borrokatzen jarraituko dutela: “Mota guztietako oztopoen gainetik, Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak bat egiten duen aldarria, hau da, euskal presoen etxeratzeko aldarria Euskal Herriko eta Donostiako balkoi, jai eta plazetan jartzen jarraituko dugula azpimarratu nahi dugu”.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia" eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.
Plataformak urriaren 5erako antolatu du manifestazio bat, Bilbon, ondoko leloarekin: 'Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin'.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak salatu du Donostiako Udalak ez duela "inolako tasarik kobratu", merkataritza jarduera espazio publikora zabaltzea arautzen duen Ordenantza 2019an indarrean sartu zenetik.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]
Elkarteneteko, Arizmendi ikastolako eta Etxepare lizeoko kideekin bildu ondoren, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du material informatikoa Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro (BPZ) baten proiektu pilotua aztertzeko. Elkartenetek urteak daramatza software librearen erabilera... [+]
Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen hitzetan, Gasteizko Lan-arloko 2. Epaitegiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei ezarritako isunak erakusten du enpresek ez dutela betetzen "langileen osasuna babesteko obligazioa".
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Aiora Eizmendi Otaegik (Errezil, 1997) Administrazio eta Finantzako Goi-mailako Zikloa egin zuen eta urte batzuetara Lehen Hezkuntzako Gradua egin zuen EHUn. Uztaro aldizkarian argitaratu ditu "Arnasgune bateko haurrak eta hitanoa: hastapena eta helduen begirada"... [+]