Espainiako Gobernuak atzerritarren legea aldatu nahi du, nazioarteko eskubideen aurka

  • Immigranteak Ceuta eta Melillako mugak gainditu bezain pronto kanporatu ahal izateko Atzerritartasun Legea aldatu nahi du PPk. Herritarren segurtasuneko legearen azken tramitazioez baliatuko da aldaketa horiek egiteko.


2014ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Orain babes juridikoa eman nahi badiote ere, horrek ez du esan nahi orain arte Guardia Zibilak etorkinik segituan kanporatu ez duenik. (Arg: Directa)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hori egitea lortuko balu, Espainiako Gobernua nazioarteko eskubideak hausten egongo litzatekeela adierazi dute hainbat erakundek, tartean Amnistia Internazionalak.

PPren asmoak urratu egingo lituzke Giza Eskubideen Europako Hitzarmena, Errefuxiatuen Estatutuaren ingurukoa eta Europar Batasuneko (EB) Itzulera Zuzentaraua, besteak beste.

Ceutak eta Melillak “ordenamendu juridikoan tratamendu berezia” behar dutela argudiatu du PPk ordea, EBk Afrikarekin duen lurreko muga bakarra direlako.

Dena dela, mota horretako neurriek orain arte babes juridikorik eduki ez izanak ez du esan nahi immigranterik segituan kanporatu ez dutenik. Hainbat elkartek salatu dute mugako Guardia Zibilaren jokabidea, eta “neurri” horiek hartzen dagoeneko hamarkada bat daramatela adierazi dute.

Informazio gehiago:

Giza eskubideen aldeko Prodein elkarteak Melillako hesiko bideo polemikoa argitaratu du. Poliziek immigranteak nola jipoitzen dituzten erakutsi dute. Axier Lopezen blogean ikus dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude