“Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu!”


2009ko apirilaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Milaka lagunek agurtu zuten Korrika atzo Gasteizen. Azken kilometroetan jende uholdeak jarraitu zion lekukoari, eta Pirritx eta Porrotx pailazoek irakurri zuten barruan zeraman mezua. Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu!!! izeneko mezuak bereziki dei egiten die gurasoei euren artean ere euskaraz mintzatzeko: "Euskara entzun nahi dugu zuen artean, ikusten dugunetik ikasten dugulako. Ez pentsa guk ikastolan euskaraz ikasi eta jolastearekin nahikoa denik. Zuek euskaraz egingo ez baduzue, euskara umeen gauza dela pentsatuko dugu, gure artekoa, eta guk handitan zuek bezalakoak izan nahi dugu. Zuek bezalakoak, baina euskaldunak, txo! Bai, ama. Bai, aita, orain zure txanda da. Eman izena eta zoaz euskaltegira!".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!