Errobiko Festibala hilaren 22tik 25era bitartean egingo da Itsasun (Lapurdi). Euskal Herriko, Reunion uharteko, Brasilgo, Argentinako eta Andaluziako erritu eta ohiturak erakutsiko ditu, musika, dantza eta kantua uztartuko dituen edizioan. Emanaldiez gain hitzaldiak, erakusketak eta pilota partidak izango dira, besteak beste.