12.000 lagun inguru atera dira kalera asteartean Baionan antolatzaileen arabera, eta larunbaterako "mobilizazio erraldoia" espero dute. Hiru aste dira grebak abian direla Macronen asmoen aurka.
Erretreten erreformaren aurka, hirugarren greba eta mobilizazio eguna izan da asteartean Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Baionan 12.000 lagun atera dira kalera sindikatuen deialdiari erantzunez, antolatzaileen arabera. Poliziak adierazi du 7.000 izan direla. Intersindikalak deitutako mobilizazioari LAB eta ELB ere gehitu zaizkio. FO sindikatuko buru den Herve Larrouquertek intersindikalaren izenean hitz egin du: "Ez dugu ezer laxatuko; Frantziako Gobernua ihesbiderik gabe dago".
Asteazkenean mobilizazio nazionala egin du LABek, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko. Larunbaterako ere mobilizatzeko deia luzatu dute sindikatuek. Baionan 10:30ean abiatuko da, tren geltokitik. "Mobilizazio erraldoia" izango dela espero dute.
Otsailaren 6an hasi dira erreforma proiektuari buruzko eztabaidak Frantziako Asanblea nazionalean. Iskanbila handia izan zen saio osoan zehar. Erreforma erreferendum bidez bozkatzea eskatu zuten Nupes koalizio ezkertiarrak eta RN eskuin muturreko alderdiak. RNren proposamena bozkatu zuten, eta Nupeseko diputatuek hemizikloa utzi zuten haien proposamena bozkara ez zelako eraman. Azkenean, bozketa formalaren bidea hartuko du prozesuak, diputatuek ez baitzuten eskuin-muturraren proposamena onartu; hots, 101 aldeko eta 272 kontrako bozka izan zituen proposamenak.
62 urtetik 64 urtera luzatu nahi du erretiroa hartzeko adina Emmanuel Macronen Gobernuak, beste hainbat neurriren artean. Horren ondorioz, biztanleria pobreenaren %25 erretreta jaso aurretik hilko da Frantziako Estatuan, Gedar-en irakurri daitekeenez.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]
Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera herritar plataformak Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berpiztu du. Birsortze Biltzar Nagusian parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte.