Erregina

  • Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta egin dadin.

Argazkia: Piscisgate / Wikipedia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jaio eta egun gutxira estaliko dute erlamandoek erregina airean, ordutik aurrera erlauntza barruan pasako du bizia arrautzak erruten, hilarteko zeregin bakarra izango baitu errutea.

Lehen entzunean, batzuei irudituko zaie erreginak ez duela lan askorik egiten. Horretarako izango dela erregina pentsa dezakete beste batzuek. Baina, erregina bera da erlategiko langile eta erlamando guztien ama, eta bera izango da arrautza guztiak errungo dituena.

Erlauntza bakoitzeko

dago erregin bana

bertako langileen,

erlamandoen ama

berea da erlauntzaren

ugalketaren zama

arrautzak jartzea baita

izaten duen lana

egunean bi mila

ze sasoia daukana!

Berriz ere izango du

nagusiaren fama!

Doinua: Nehoiz ez da senditzen

Bertsoa: Jon Luzuriaga Iurramendi

Lagun batek idatzitako bertso honek ezin hobeto deskribatzen du erregina bera.

Erlauntza barruan zeregin ezberdin asko izaten dira; garbiketa, janari bilketa edo argizaria sortzea esaterako. Horiek guztiak egiteko erle asko behar da, eta erle guztiak arrautzetik datozenez arrautza asko… kasu batzuetan egunean bi mila arrautz jarriko ditu erreginak.

Erreginak ere hiltzen dira. Kasu horretan, erlamando eta langileak umezurtz sentitzean, erreginak errundako azken arrautzak baliatzen dituzte berriz erregina-jelez bete eta oinordeko berriari itxaroteko, 15 egunez.

Eta oinordekorik jaioko ez balitz? Etorkizunik ez. Langileak erruten hasiko ziren, estali gabeko langileak…

Estali gabeko langileen arrautzetatik? Alferrak, erlamandoak, bai, zanganoak!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!