Errefuxiatuak hartzeko konpromisoak bete ditzan eskatuko diote Europari irailaren 30ean

  • Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute Bilbon irailaren 30ean, Europar Batasunari exijitzeko bete dezala orain bi urte hartu zuen errefuxiatuak jasotzeko konpromisoa. Irailaren 26an agortu zen 180.000 pertsona inguru hartzeko EBk bere buruari ezarritako epea, eta kopuru horren %28 ingururi baino ez zaio eman harrera duina.  


2017ko irailaren 29a - 15:53
Errefuxiatuen aldeko mobilizazio bat. (Arg.: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mobilizaziora deitzeko zabaldutako prentsa oharrean, OEEk iraintzat jo du "EBren jarrera zinikoa"; besteak beste, kritikatu egin du Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Italia, Grezia, Espainia eta Bulgariako mugetan egiten ari den "kontrol zorrotza" goraipatu izana. 

Europar Batasunari beste estatu batzuekiko akordioak bertan behera uzteko ere eskatuko diote, "horien bidez milaka pertsona bidaltzen baitira Libia eta Balkanetako infernuetara, edo Turkiako irteerarik gabeko tranpara".

Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, Mouya plazan, eguerdiko 12:30ean hasita.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.