Erdoganek milioi bat errefuxiatu kokatu nahi ditu Siriako Kurdistanen

  • Turkiako presidenteak esan du milioi bat errefuxiatu birkokatuko dituela, Turkiak Siriako Kurdistanen inbaditutako "eremu seguruan".


2019ko abenduaren 11n - 16:13
Irudia: Ahval
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ankarak inbasio militarra hasi zuen urriaren 9an Siriako eremu kurduetan. Ras eta Ayn arteko mugako bi hiriren eta Tel Abyaden arteko lurrak okupatu zituzten Turkiako eta Turkiaren alde borrokan dabiltzan talde militarrek. Han, Erdoganek "eremu seguru bat" sortu nahi du errefuxiatuak kokatzeko, Ahval hedabideak azaldu duenez. Egun, 3,6 milioi errefuxiatu bizi dira Turkian.

Erdoganek laguntza ekonomikoa eskatu dio Europar Batasunari, baina honek adierazi du ez duela horrelako laguntzarik emango. Hala ere, EBk ez du adierazpen gehiagorik egin, izan ere Turkiako presidenteak Europa mehatxatu zuen, esanez 3,6 milioi errefuxiatu horiei bertara sartzeko ateak zabalduko zizkiela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude