Enrique Rodríguez Galindo hil da, torturaren aurkako egunean

  • Jeneral ohia COVID-19ak jota hil da, hain zuzen ere, torturaren aurkako egunean. Intxaurrondoko kuarteleko burua izan zen eta torturaren ikur nagusietako bat izan da Euskal Herrian.


2021eko otsailaren 15ean - 10:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Rodríguez Galindo 1939an jaio zen Granadan eta aitaren ibilbidea jarraituz sartu zen guardia zibil. 1980an iritsi zen Euskal Herrira, Donostiako Intxaurrondo auzoko Guardia Zibilaren kuartelera, kuarteleko bigarren moduan. PSOEK 1982ko hauteskundeetan kargutik kendu nahi izan zuen, baina Fernando López Agudín Ministerioko prentsa arduradunaren arabera, “kargutik kentzea zaila zen”, “ETAri buruzko aditu nagusia zelako eta sekulako babesa zuelako Espainia osoan”. Sei urteren ostean, 1988an, kuarteleko buru izatera iritsi zen eta urte luzez mantendu zuen kargua.

1980ko hamarkadan zehar, guztira hogei domina jaso zituen. Besteak beste, Lasaren eta Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketa gertatu eta urtebetera, Felipe Gonzálezen gobernuak bereizgarri gorriko gurutzea eman zion, bizi osorako pentsioa ziurtatzen duena.                       

1996an Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabala iheslariak bahitzeagatik eta hiltzeagatik zigortu zuen Auzitegi Nazionalak eta 71 urteko zigorra ezarri zitzaion, geroago, 75 urtera igo zuen Auzitegi Gorenak. Galindok ez zuen inoiz onartu hilketekin zerikusia izan zuenik.

Senideek indultua eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak baztertzea erabaki eta hilabete gutxira, 2004ko urrian, espetxetik atera zen gaixotasunagatik eta urtebete geroago, hirugarren gradua eman zioten. 2013an ordea, baldintzapeko askatasuna eman zitzaion. Lau urte eta lau hilabete egin zituen guztira espetxean.

Horrez gain, GAL berdearekin lotura izateagatik inputatua ere izan zen, baina 2002an epaileak inputazioa kendu zion, delitu zehatzik leporatu ezin zitzaiolako eta erakunde armatuko kide izatearen delitua ordurako preskribatua zegoelako. Azkenean, auzia 2003an artxibatu zen. Narkotrafiko sareei lotuta egotea eta gizakien salerosketa leporatu zaizkio bere karreran zehar baina epaileek ez zuten inoiz horregatik kondenatu.

Jenerala torturaren ikur nagusietako bat izan da Euskal Herrian eta 900 pertsona inguru atxilotu zituen Intxaurrondoko kuartelean zegoela. ETAren aurkako borrokan heroi gisa aipatzen da oraindik Guardia Zibilaren argitalpen batzuetan. Torturaren Aurkako Egunean hil da Galindo, otsailaren 13an, 82 urte zituela.


Azkenak
Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


100.000 lirateke Gazan Israelek hildakoak, Britainia Handian plazaraturiko ikerketa baten arabera

Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Netanyahuk eta Trumpek berretsi dute aurrera doala Gazako bi milioi palestinarrak kanporatzeko duten plana

Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Rakel Etxebarria. Irrintziaren transmisio ez-etena
“Nik neure irrintzia egiten dut, aita-amei ikasitako zantzoa”

Irrintzi bat entzun da, mendi tontorrean… Eta balizko tontorra Gorbeiako gurutzea bada, baliteke –bazitekeen, garaian– irrintzilaria Rakel Etxebarria izatea. Irrintzia han eta hemen, “zantzoa” da Arratian, hala Orozkon nola Zeanurin. Gurasoei... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Eguneraketa berriak daude