Eneko Azpiroz eta Diego Glenny Erandioko Graffiti Lehiaketako garaile


2008ko uztailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko Eneko Azpiroz Jeas-ek eta Diego Glennyk irabazi zuten lehen saria (1.500 euro) Fashion Biktikma lanagatik. Gasteizko Egoitz Ponte Ojodecuervo eta Miguel Angel Medina Kapone-k marraztutako Kalean gara artea lanagatik irabazi zuten bigarren saria (1.200 euro) eta hirugarren saria (900 euro) Berangoko Nuria Serranok irabazi zuen, Mundua kolorez bete izeneko graffitiagatik. Spraikada 08 lehiaketara aurkeztu ziren 20 lanetatik, hamar aukeratu zituen aurretik graffitigile profesionalez osatutako epaimahaiak. Horiek izan ziren larunbatean Erandioko kaleetan marraztu zituztenak. Guztira 700 metro koadro margotu eta milatik gora esprai poto erabili zituzten.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude