Emakume bat hil du gizon batek Sestaon

  • Gizonezkoak bere burua balkoitik behera bota du bikotekidea hil ondoren, Ertzaintzak jakinarazi duenez.


2017ko irailaren 28a - 13:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hilketa matxista goizean izan da, Sestaon. 11:45 aldera gizon batek bere burua balkoitik behera bota du hainbat lekukoren arabera, herri horretako Hiru Kontzejuen plazan. Ertzaintzak ondoren haren bikotekiadea hilda aurkitu du etxean, hainbat labankada zituela.

Poliziaren lehen hipotesien arabera, gizonak hil du emakumea, eta ondoren bere buruaz beste egin du.

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.