Emakume bat hil du gizon batek Bilbon

  • Hilketa San Frantzisko auzoan gertatu da. Gizonak berak deitu du Udaltzaingora heriotzaren berri emanez, eta atxilotu egin du Poliziak.


2022ko abenduaren 28an - 11:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazken goizeko 9:00ak aldera aurkitu dute emakumearen gorpua Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. Gizonezko batek deitu du Udaltzaingora, emakumea berak hil duela esanez. Udaltzaingoak gizona atxilotu eta Ertzaintzaren eskuetan jarri du. Albiste agentziek zabaldu dutenaren arabera gizona emakumearen senarra da. Bilboko Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du.

Hildako bosgarren emakumea

Asteazkenekoarekin, bost dira momentuz 2022an gizonen eskuetan hil diren emakumezko euskal herritarrak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude