Ekon musika taldea taula gainean izango da berriz


2009ko urtarrilaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko Kafe Antzokian emango du lehenengo kontzertua Ekon taldeak, maiatzaren 14an, eta hainbat emanaldi eskainiko dituzte urte bukaera arte "Zirikatzen jarraituz 9002" izeneko birarekin. Sei urte egin ditu bananduta Arrasteko musika taldeak, 2003an beren herriko gaztetxean, azkeneko kontzertua eman zuenetik. Hala ere, taldeko kideek banakako proiektuekin jarraitu dute denbora horretan eta itzulerak ez die proiektu horiei eragingo, atzo Bilbon azaldu zutenez. 1994an sortu zen Ekon, eta metal musikara aire berriak ekarri zituen kontzertu ikusgarriekin. Hiru disko kaleratu ditu orain artean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude