Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

  • Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 

2024an Askek antolatutako Amnistia Eguneko mahai ingurua. Aske Antolakundea

2025eko maiatzaren 15ean - 15:26

Jardun koordinadoraren parte den Askek, ekainaren 7an antolatuko den Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du. Senpereko Ibarrungo frontoian izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. 

Goizeko 11:00etan izango da lehenengo mahai ingurua. Horretara nazioartean Poliziaren infiltrazioak jasan dituzten hainbat antolakunde gonbidatu dituzte. Hala nola, Irlandako preso politiko errepublikarren sustengurako antolakunde IRPWA, Herrialde Katalanetako Endavant edota Espainiako Estatutik Poliziaren infiltrazioen inguruko eskuliburua idatzi duten Distrito 14 kolektiboko kide ohiak. 

Bazkari herrikoia antolatu dute, eta ondoren, 16:00etan bigarren mahai ingurua izango da. Horretan, Euskal Herriko eragile ezberdinetako kideek hartuko dute parte eta jasan duten jazarpenaren inguruan ariko dira. Horien artean, Aske-ko militanteez gain, hurrengoak izango dira: Ipar Euskal Herriko U14 kolektiboko kideak, Iparretarrak-eko kide ohiak eta Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideak. 

Jakinarazi dute egunari amaiera emateko manifestazioa antolatuko dutela 18:00ak aldera, Poliziaren bortizkeriaren aurrean Euskal Herri Langilea batu! lelopean. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aske
Eguneraketa berriak daude