“Erreferentzialtasuna handitzen joatea da gure erronketako bat”

  • Ez da erraza bizi dugun garaiotan uhinetan 10 urte betetzea. Urteurren hori ospatu berri du Info7 irratiak. Eider Olazarrek hedabideen arteko elkarlana nabarmendu du Hizpidean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 4an - 08:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

10. urteurrena ospatu berri du Info7 irratiak. Joan den urtarrilaren 27an egin zuten zuzeneko ospakizuna eta, Internet bidez emititzeko sortu bazen ere, informazioan erreferentziazko irrati-katea izatea lortu du FMko uhinetan. Gertakari asko izan dira Euskal Herrian hamar urteotan, eta horien guztien berri eman dute Info7ren frekuentzietan.

Eider Olazar izan da gaur Hizpidean, Info7ren iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten, eta hedabideen arteko elkarlana goraipatu du, baliabideak partekatu eta indartzeko tresna gisa.

 

[Albiste hau lizentzia libreari esker ekarri dugu hona, elkarrizketa originala Hala Bedi irratiaren webgunean aurkituko duzu].


Irratia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.