EHBEk etorkizuneko lan ildoak zehaztu ditu


2007ko urtarrilaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriak Bere Eskola ekimenak biltzarra egin zuen larunbatean (12) Altsasun. Hiru hilabetetan herriz herriko mintegietan landutako proposamenak aho batez onartu zituzten bertan. EHBE sendotzeko beharra azpimarratu  eta aldarrikapen taula bost atal nagusitan sailkatu zuten. EHBEren ustez, haur eskola hezitzailea eta euskalduna behar da; lanbide eskola euskaldundu behar da; eskolak euskaldundu behar du; euskal curriculuma egin behar da eta euskal unibertsitatearen beharra dago. Horrez gain euskal hezkuntza sistemak parekidea, euskalduna eta publikoa izan behar duela adostu zuten.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude