Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza artean ia 3 km-tako luzera eta 3 metro zabalerako pista bat eraikitzea onartzeko. Bertan ia 18.000 m2-ko azalerako lur mugimenduak eraginez Aralarko bihotzean.
Intzensao eta Goroskintxu artean hormigoizko pista bat eraikitzea, Aralarko Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE, Natura 2000 Sarea) babestua, auzitegietan epaitzen ari da Landarlan eta Eguzki erakunde ekologistek Ingurumeneko Fiskaltzan salaketa jartzearen ondorioz. Bide penal honi jarraiki, Gipuzkoako Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko (Arantxa Ariztimuño) eta Ingurumeneko (Felix Asensio) Zuzendari Nagusiak inputatuta daude, kargu publiko hauen jarduera ikertuz.
Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza artean ia 3 km-tako luzera eta 3 metro zabalerako pista bat eraikitzea onartzeko. Bertan ia 18.000 m2-ko azalerako lur mugimenduak eraginez Aralarko bihotzean. Eremua herri lurretan kokatzen da, 3076.1 Herri Onurako Mendian hain zuzen. Era berean, kapritxozko pista honen inguruko xahuketaren adierazle gisa, ingurumeneko zentzugabekeriaz gain, maiatza eta azaroaren bitartean astean 6 kotxe/egun erabiltzea aurrekusten du Mankomunitateak, urteko beste sasoietan astean soilik 1-2 kotxe/egun izanik. Luxu asiatiko bat gutxiengo pribilegiatu batentzat.
Orain arte EAJ izan da Aralar edo Aizkorri-Aratz bezalako eremu babestuen artifizializazioa bultzatu duena, dirulaguntza publiko iraunkorren onuradun diren zenbait abeltzainen alde eginez, eta natura babesteko araudiaren aurka sarritan. Orain aldiz EHBilduk jauzi handi bat eman du, lurraldea gehiago suntsitzeko norabidean EAJrekin batera kokatuz, are gehiago Intzensaon eraikitako pistarengatik Aldundiko bi goi karguen inputazioa jakitun izanik. EHBilduk hartutako eta mugimendu ekologistari jakinarazitako konpromiso bikoitza hautsi du: Parke Naturalean pista gehiago ez eraikitzeko moratoria ezartzea, eta derrigorrezko (1994. urtetik!) Azpiegitura Plana aldez aurretik onartzea, hau eta gero pistak eraikitzeko beharra irizpide anitzeko aldagaiak erabiliz aztertuko zelarik. Izan ere, Igaratzako zentzugabekeri hau Aralarren zehar 20 km-ko luzerako hormigoizko pista-sarea eraikitzeko proposamen baten ataria besterik ez da.
Era osagarri batetan, 2018ko uztailaren 25eko Ebazpena, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusiarena, Enirio-Aralar Mankomunitateak sustatu duen “Eniriotik Igaratzako txaboletara doan bidea motordun ibilgailuentzat egokitzeko proiektua” onartzen duena argitaratu zen. Gure erakundea Landarlan Elkartearekin batera aurkako errekurtsoa aurkeztu dugu. Egindako helegiteen oinarri teknikoa EHBilduk eta EAJk elkarrekin onartutako proiektu hau legearekiko iruzurragatik baliagabea izatea da hain zuzen, hurrengo araudien aurka doalarik: Habitat naturalen eta basafauna eta floraren kontserbazioari buruzko 92/43/CEE Arteztaraua, Aralarko Parke Naturalaren Natur baliabideen Antolaketa Plana, eta Aralarko KBEren Kudeaketa Plana (Natura 2000 Sarea). Era berean, ez dugu ahaztu behar proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren Ondare Naturala eta Klima Aldaketako Zuzendaritzaren aurkako txostena duela, eta Gipuzkoako Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren zalantza itzelak ere badaudela.
Horregatik, Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak exijitzen dio EHBilduri bere erabakiak zuzentzeko eta Aralarko Parke Naturalaren artifizializazioa areagotzeko proiektuei uko egitea. Eremu hau da Gipuzkoa mailan kontserbazio egoera onean aurkitzen diren eta motorrezko ibilgailuen trafikotik babestuta dauden lurralde eskas horietako bat. Are gehiago, Gipuzkoan dagoeneko eraikita dugun errepide eta bide sare itzela ikusita. Era berean, Gipuzkoa eta Euskal Herria mailako Aralarko arazoaren dimentsioa dela eta, Eguzkik eskatzen dio EHBilduri Aralarri buruzko eztabaida zabal eta anitza ireki dezala bere artizializazioari buruz erabaki baino lehen. Eta parte hartzen dituen erakundeetako foroetan lan egin dezala:
1. Gure mendien babesaren alde eta bioaniztasunaren galeraren aurka, eta
2. Gaur egun eragin sozio-ekonomiko handiak sortzen dituen ekoizpen intentsiboa baztertuko duen eredu agroekologiko baten alde.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]