Bizi dugun giro politikoa kontuan izanik, "Egunkaria auzia" artxibatu egin beharko luketela esan du Egunkariaren Aldeko Babes Taldeak. Xabier Arzalluz EBBren lehendakari ohiak, Laura Mintegi idazleak eta Jesus Uzkudun Euskadiko CCOO sindikatuko Batzorde Eragileko kideak eman zuten Babes Taldeak kaleratu duen agiriaren berri, atzo (21) Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Diotenez, Aznarren gobernuak gaur ez bezalako baldintzatan hartu zituen erabakiak indarrean mantentzea lekuz kanpo legoke. "Egunkaria auziaz" gain, antzeko kasuak ere artxibatzeko eskatu zuen Egunkariaren Aldeko Babes Taldeak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!