Bizi dugun giro politikoa kontuan izanik, "Egunkaria auzia" artxibatu egin beharko luketela esan du Egunkariaren Aldeko Babes Taldeak. Xabier Arzalluz EBBren lehendakari ohiak, Laura Mintegi idazleak eta Jesus Uzkudun
Euskadiko CCOO sindikatuko Batzorde Eragileko kideak eman zuten Babes Taldeak kaleratu duen agiriaren berri, atzo (21) Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Diotenez, Aznarren gobernuak gaur ez bezalako baldintzatan hartu zituen erabakiak indarrean mantentzea lekuz kanpo legoke. "Egunkaria auziaz" gain, antzeko kasuak ere artxibatzeko eskatu zuen Egunkariaren Aldeko Babes Taldeak.