EAJren datu-basea eskuratu duela dio hacker talde batek Gasteizko atxiloketen ondoren

  • ‘La Nueve de Anonymous’ hacker taldeak Twitterren jakinarazi duenez, duela bi urte baino gehiagotik EAJren datu-base guztia esku artean dute.


2015eko maiatzaren 19an - 11:03

Asteleheneko Gasteizko atxiloketetako Ertzaintzaren gehiegikeriengatik zabaldu dute mezu hori eta datu-baseko informazioa erabiltzea pentsatzen ari direla azaldu dute atxiloketei erantzunez.

Posta elektroniko bidez ere mezua zabaldu dute: “EAJren e-posta zerrendako 15.625 helbidetan jaso dute mezu hau”. Lehen abisua dela adierazi dute eta informazioa deskargatuta eta segurtasun kopietan dutela gordea.

Ohartarazpena ere egin diote alderdiari: “Errezatzen hasi zaitezte Interneteko unibertsoan agerian ez geratzeko”.

Talde horren ekintzen artean daude Espainiako Egunkarien Editoreen Elkartearen (AEDE gaztelaniazko sigletan) eta 13TV komunikabidearen webguneak hackeatzea, besteak beste.

Espainiako Inteligentzia Zentroaren (CNI gaztelaniazko sigletan) baitako Espainiako Kriptologia Zentroaren txostenaren arabera, “La Nueve de Anonymous erreferente operatibo moduan mantentzen da Espainiako Estatuan”, El Paisek jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hacktibismoa
Hazte Oír elkarte transfoboa hackeatu eta datu ugari publiko egin dituzte

Hazte Oír elkarte transfoboa hackeatu dute, elkarteko kideek aditzera eman dutenez. Ignacio Arsuaga presidenteak euren mezua “isilarazteko” saiakera berri bat dela esan du.  


Añorga Txikiko Firestone fabrika okupatuan ospatuko da aurtengo Hackmeetinga

17. Hackmeetinga, hacktibisten urteroko topaketa, Añorga Txikiko Firestonen egingo da. Urriaren 29, 30 eta 31 bitartean izango da. Subiranotasun soziala eta teknologiaren inguruko gaiak jorratuko dituzte bertan.


Anonymousek “Estatu Islamikoari lotutako” Twitterreko 5.500 kontu zerrendatu ditu

Estatu Islamikoarekin lotura duten 5.500 kontu identifikatu ditu Anonymous hacker taldeak. Parisko erasoen ostean, taldearen aurkako “eraso zibernetikoen uholdea” hasiko zuela iragarri zuen.


Mr. Robot, benetako tiroketak eta spoilerrak

Behin lortuko telesail batera engantxatzea eta errealitatea bidean gurutzatu behar. Uda honetan ekin diot Mr. Robot ikusteari eta lehenbiziko momentutik harrapatu nau.


Eguneraketa berriak daude