EAJ eta Hamaikabat elkarrekin aurkeztuko dira Araban

  • EAJ eta Hamaikabat alderdiak elkarrekin joango dira Arabako batzar nagusietan eta zazpi herritan: Agurainen, Kanpezun, Oionen, Guardian, Eltziegon, Zuian eta Zigoitian. Iñaki Gerenabarrena (EAJ) eta Iñaki Berazak (Hamaikabat) adierazi dute prentsaurrekoan astelehenean itxiko dela zerrendak aurkezteko epea eta litekeena dela Arabako beste herri batzuetan ere elkarrekin aurkeztea, "lidergo politikoa eta soziala berreskuratzeko" helburuarekin.


2011ko apirilaren 14an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Arabako EAJ eta Hamaikabat-eko ordezkariak (Argazkia: www.hamaikabat.com)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bestetik, Gipuzkoan eta Bizkaian akordiorik ez dute egin. EAJk aukera bera proposatu zion Hamaikabati EAE osorako, baina Gipuzkoako Hamaikabatek eskaintza baztertu du, "herrialde horretan besteetan baino indar gehiago duelako".


Irakurri gehiago: Zigoitia Euskal Herria Araba
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...