EAEn udalerri mugakideetara zenbait joan-etorri egiteko aukera izango da gaurtik

  • Astelehenez sartu dira indarrean Labi batzordeak ostiralean hartutako neurri berriak. Alboko udalerrietara joan ahalko da jarduera sozioekonomikoak eta aire libreko kirola egiteko.


2021eko otsailaren 15an - 08:59
Argazkia: Dani Blanco.

Gainerakoan ez dago aldaketarik. Udalerrien itxiera perimetralak bere horretan jarraituko du hamabost egunez. Hau da, herritik ateratzeko aukerarik ez da izango. Ostiralean Labik hartutako erabakiaren ondorioz, neurri hori pixka bat arindu da.

Udalerri mugakideetan jarduera sozioekonomikoetarako eta aire zabalean kirola egiteko baimenaz gain, bestelako kirol jarduera batzuk ere baimendu ditu Labi batzordeak: Lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen arteko kirol entrenamenduak eta lehiaketak; eta 500dik beherako intzidentzia tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko entrenamenduak, eskola kiroleko entrenamenduak, baita gimnasioetan, klubetan eta kiroldegietan programatutako jarduerak ere. Hau da, edozein udalerritara joan ahalko da, betiere bien intzidentzia tasa 500dik beherakoa bada.

Hamabost egun barru pandemiaren bilakaera eta neurrion eraginkortasuna aztertuko ditu berriz Labik. Batzordeak adierazi du lehen helburua 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 60 eta 300 kasuren artean kokatzea dela.

EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiari helegiterik ez diola aurkeztuko adierazia du Eusko Jaurlaritzak eta ostalaritzako neurriak aurrez zeuden moduan utzi ditu. Taberna eta jatetxe barruko edukierak %50ekoak izango dira eta ezingo da zutik edo barran kontsumitu.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude