"Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko aukera”, azaldu dute kafe antzokiko zuzendaritzako kideek.
Plateruena kooperatibak astearteko batzar nagusian iragarri duenez, kooperatiba desegin eta otsailean amaitzekoa zen eraikinaren ustiapen kontratua etenda, Durangoko Udalaren esku geratuko da azpiegitura.
2004an ireki zituen ateak Plateruenak, hiltegi zaharra zegoen lekuan, euskara eta kultura erdigunean jarrita, Berbaro elkartearen bultzadaz. 1994an taberna bat ireki zuten Durangon, eta hari segida emango zion 2004an irekitakoak.
Azken txanpa
Abenduaren 31n emango diote amaiera orain arteko ibilbideari, eta bitartean eutsi egingo diote programatutako egitarauari. Ostalaritza zerbitzurik ez da izango, eta ikuskizunak dauden egunetan soilik irekiko ditu ateak.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!