Durangoko Azokak babes ekonomiko handiagoa eskatu du EAEko Legebiltzarrean

  • Finantzazio handiagoa eta egonkorragoa. Eskaera hori egin diote herri administrazioei Durangoko Azokako antolatzaileek EAEko Legebiltzarrean, azken urtean bezala, “estu eta larri” daudela ohartaraziz eta azokak euskal kulturgintzari egiten dion ekarpena gogora ekarriz.

Euskal kulturaren plaza nagusia izanik, gehiago merezi duela esan dute azokako antolatzaileek.

2014ko ekainaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurtengo azoka egunetarako sei hilabete falta direnean, herri erakunde guztietatik zenbateko diru kopurua jasoko duten oraindik ez dakitela eta lanean segitzeko egoera hori jasanezina dela salatu dute Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian hitza hartu duten Nerea Mujikak eta Gotzon Barandiaranek (hurrenez hurren, Gerediaga Elkarteko presidentea eta Ahotseneko ordezkaria).

Merezi duen babesa

Iazko Azokaren aurrekontuaren %43 izan zen laguntza publikoa. Mujika eta Barandiaranen hitzetan ordea, euskal kulturgintzako ekitaldi nagusiena den aldetik, administrazioaren aldetik konpromiso finkoagoa merezi du ekimenak.

Ondorioz, 150.000 eurotako inbertsioa eskatu dute, orain artean baino 70.000 euro gehiago, modu honetan, datozen urteko azokek finantzazio publiko sendoagoa bermatua izan dezaten.

Antolatzaileek nabarmendu dute urtero 100.000 bisitari jasotzen dituztela, baita Azokak gizartean duen eragin sozial, kultural eta ekonomikoa ere. Euskal Herriko sortzaileen eta kultur industriaren egituratzaile izateaz gain, kanpoan ere euskal kulturgintzako erreferente nagusia dela azpimarratu dute agerraldian.

 


Durangoko Azoka kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko abenduaren 10
Barra warroak
Dena ez da hain guaia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.