“Doktoregai eta ikertzaileen belaunaldi asko egon dira isilean ondoezik bizitzen”

  • "Ikertzaileen osasun mentala: gakoak eta konponbideak" hitzaldia emango dute Ikergazten Eider Saragueta (Ibarra, 1989) eta Beñat Garaio (Gasteiz, 1990) ikertzaileek. Saragueta, Hezkuntzan da doktorea eta Garaio berriz, Soziolinguistikan. Hitzaldiaren gainean gehiago jakiteko izan gara haiekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 19an - 07:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikertzaileen osasun mentalaz ariko zarete Ikergazte kongresuan. Behar beste lantzen ez den gaia da?

Saragueta: Oro har, osasun mentala azken urteetan hasi da ikusgarriago bihurtzen, esango nuke pandemiak horretan eragina izan duela. Baina hala ere, oraindik asko dago lantzeko. Era berean, ikertzaileen osasun mentala lantzeko hainbat azterlan egin izan dira, badira hainbat ikerketa hori aztertu dutenak, adibidez depresioarekin eta herstura edo antsietatearekin lotura dutenak. Baina esango nuke gurean oraindik ikerketa asko egiteke dagoela gai honen inguruan. Ikerketa eginda aukera gehiago daude gertatzen ari dena bideratzeko.

Garaio: Eiderrek esandakoaren harira, doktoregai eta ikertzaileen belaunaldi asko egon dira isilean ondoezik bizitzen, eta ordaindu beharreko bidesari moduko bat zela onartzen zen. Garaiak aldatu dira eta ez da onargarria sufrimendu hori bere horretan onartzea eta, horretarako, egoera ezagutu behar da eta esku-hartzeak jarri behar dira martxan. EHUko OPIK taldea ikerketa bat ari da egiten doktoregaien osasun mentalaren egoera aztertzeko eta esan liteke beraiek ari direla bidea zabaltzen. Bestalde, pasa den martxoan, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailetik gai hau jorratuko zuen mintegi bat egiteko proposatu zidaten doktoretza-programako doktoregaiei begira, eta Yolanda González OPIK ikerketa-taldeko kidearekin eta Leire Pinedo psikologoarekin batera saio polit bat egin genuen. Gurean horrelako hitzaldi bat egiten zen lehen aldia izan zela esango nuke.

Zeintzuk dira osasun mentalean eragiten duten adierazleak?

Saragueta: Osasun mentala osasun-baldintzatzaile askori dago lotuta, ez da bat-batean gertatzen. Estresa izan daiteke adierazle bat, baina ez soilik tesiari lotutakoa, baizik eta norbanako horrek inguruan duen egoeragatik ere gerta daiteke. Osasun-baldintzatzaileak inguruari lotuta egon daitezke: herri ala hiri batean bizi garen. Elikadurak ere eragina du: zer-nolako elikadura izateko aukera dugu? Aisialdirako aukera dugu? Hori jasotzen dugun ordainsariari lotuta egongo da. Generoa ere baldintzatzaile nagusi bat da, desberdin sozializatzen gaituztelako eta jasotzen dugun presioa desberdina delako.

"Etorkizuneko lan-ziurgabetasunak, lanean karga handia izateak, bizitzeko ordainsari duina ez izateak, etengabeko publikatzeko presioa izateak... ekar dezakete arnas faltaren sentsazioa izatea".
Eider Saragueta

Hortaz, gure lanean nahiko egoera egonkorra badugu, lankideekin harreman ona edo adeitsua badugu, bizi garen ingurua atsegina bada, elikagai osasuntsuak kontsumitzeko aukera badugu eta aisialdiaz gozatu badezakegu, horrek gure osasun mentalean eragin zuzena izango du.

Baina gure lanbideak horietako asko baldintzatu ditzake. Hau da, etorkizuneko lan-ziurgabetasunak, lanean karga handia izateak (kasu askotan doktoregai bati dagokiona baino gehiago), bizitzeko ordainsari duina ez izateak (pisua partekatzeko beharra izatea ?eta ez nahia?), etengabeko publikatzeko presioa izateak... ekar dezakete arnas faltaren sentsazioa izatea, kezka kontrolaezinak izatea, lo egiteko arazoak izatea, zerbait behin eta berriz egiaztatu behar izatea, neke -sentsazioa izatea, errudun sentitzea, kontzentratzeko zailtasunak izatea, suizidio-ideiak izatea...

Alarma -seinaleak ere aipatuko dituzue.

Saragueta: Horiek izango lirateke alarma-seinaleak, hau da, luzaroan triste egotea, gehiegizko nekea izatea, loaren, janguraren edo sexu-desiraren arazoak, etengabeko kezka izatea buruan... badira gehiago baina gehienak lotuta daude antsietate edo depresioaren sintomei.

Ni tesia egiten aritu nintzen bitartean horietako asko sentitu izan nituen, baina ez nekien zer gertatzen zitzaidan. Orain beste era batera ikusten dut eta inguruan era horretara dagoen norbait badago argi esaten diot ez dagoela ondo eta zaindu behar duela, laguntza eskatu behar duela. Tesi-garaian sentitutako alarma-seinale asko lausotu dira, baina ondorioak landu ezean, ezin da aurrera egin. Gaur egun, irakasle moduan sentitzen badut horrelako seinaleren bat askoz arreta gehiago jartzen dut eta konponbidea lehenbailehen ematen saiatzen naiz, baina orain adibidez ahalmen ekonomiko handiagoa dudalako aukera dut horretarako.

Garaio: Nire kasuan, tesiak iraun zuen 5 urteetatik ia 4 urte eman nituen ondoezik, egunerokoa aurrera ateratzeko zailtasun handiekin eta etorkizun hurbilera begira guztiz lotuta. Alarma-seinaleak jaso nituen horren aurretik, baina ez nintzen gai izan horiek garaiz identifikatzeko eta gerora oso zaila egin zitzaidan nire egoera emozionala kudeatzea. Zorionez, eta lanketa askorekin, tesia depositatu eta egun gutxi batzuetara hasi nintzen berreskuratzen eta geroztik nahiko ondo, ondo edota oso ondo nagoela sentitzen dut, tesi aurreko Beñat identifika dezaket nire baitan, oraingoan gauza askotan zeharo pertsona ezberdina naizen arren. Alarma-seinaleak iristen zaizkit tarteka, ia gehienetan ikerketa-eremuan eta gaur egungo gizartean dugun gehiegizko lan-kargarekin lotuta, baina beste egoera emozional bat eta tresna batzuk ditut momentuan bertan neure burua erregulatzeko.

Egoera ez da ona. Hori diote datuek.

"Tesiak iraun zuen bost urteetatik ia lau eman nituen ondoezik"
Beñat Garaio

Garaio: Yolanda Gonzálezek partekatu zituen datuak ekarriko ditut, azken urteetan hainbat hedabidetan adierazle eta estatistika kezkagarri ugari agertu diren arren. OPIK ikerketa-taldeak egindako lanetan ikusi da, emaitza hauek oraindik behin-behinekoak diren arren, depresioa doktoregaien % 38k dutela eta antsietatea, berriz, % 50ek. Halaber, MHI-5 Indizea, azaldu zigunez osasun mentalaren adierazlea dena, 51,1 puntukoa da UPV/EHUko doktoregaien kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan datu hori % 74,9 denean. Badago aldea.

Egoera aldatu eta hobetzeko irtenbideak ematea da zuen helburua. Betiere modu eraikitzailean.

Saragueta: Gizartean ikusten ari gara gaiak geroz eta garrantzia gehiago duela eta, adibidez, UPV/EHUn arreta psikologikoko zerbitzua badago. Hala ere, oraindik bide luzea geratzen zaigu egiteko. Uste dut hainbat alorretan kontzientzia falta handia dagoela tesi-zuzendarien partetik. Belaunaldi-aldaketa handia egon ohi da doktoregai eta zuzendarien artean eta arrakala horrek eragina du mundu-ikuskeran. Gainera, ikertzaile hasi berri batek izan ditzakeen ziurgabetasunak, zalantzak edota kezkak akonpainatu egin behar dira eta merezi duten espazioa eskaini. Ikergazte moduko kongresu batean gaiari espazioa ematea bada pauso bat. Agian askok ez dute jakingo oso ondo zer gertatzen zaien, baina badakite lo egiteko arazoak dituztela, umore-aldaketa erradikalak dituztela edota etengabeko kezka sentitzen dutela. Garrantzitsua da konturatzea horiek osasun mentalari lotutako sintomak direla eta lehenbailehen heltzea beharrezkoa dela.

Kongresura hurreratuko diren ikertzaileekin iritziak partekatzea nahi duzue.

Garaio: Ordubeteko tartea dugu IkerGazteko saiorako eta, horrelakoetan gertatu ohi zaigun bezala, hamaika gauza esan eta txertatu nahiko ditugu. Dena dela, garrantzia ematen diogu norberak bere bizipenak partekatzeari eta bilduko garenontzako baliagarriak izango diren testigantzak kontatzeari. Kontatzea bezain garrantzitsua da entzutea eta uste dugu on egingo digula denoi, orain artekoa modu osasuntsuan barneratu eta aurrera begira indarrak irtenbideetara bideratzeko.

Zergatik dira garrantzitsuak Ikergazte bezalako topaguneak?

Saragueta: Horrelako topaguneek aukera ematen dute alde batetik, pertsonak ezagutzeko. Arlo oso desberdinetako pertsonak ezagutuz aukera dugu ikasteko haien ikerketa egiteko modutik, baina batez ere, egunerokoa nola kudeatzen duten ikasi eta parteka dezakegu. Gainera, egunerokoan ikerketa-lerro eta -gaiak oso banandurik egoten gara eta elkartzeko aukera honek eskaintzen digu kolektibotasun edo talde-izaera hori garatzea. Eta zerbaiten parte garela sentitzen garenean gure osasun mentalean eragin dezakegu. Ikergaztek aukera ematen du diziplina oso desberdinetako pertsonak ezagutzeko eta haien lanari beste begirada bat eskaintzeko. Agian ez dut ulertuko fisika teorikoari buruzko aurkezpen guzti-guztia, baina egileek ahalegin handia egiten dute dibulgazio-lana egiteko eta aurkezpena egin duen pertsonarekin bazkalorduan banago gai izango naiz nire begirada eskaintzeko eta ziurrenik espero gabea izango da beste alor batekoa naizelako. Uste dut horrek egiten duela berezi Ikergazte, alor desberdinetako ikertzaileak elkartu eta elkarren artean sortzen den sinergiak.


Azkenak
Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


Eguneraketa berriak daude