Denon Bizitzak Erdigunean-en lehen balorazioa: greba “jarraipen zabala” jasotzen ari da

  • Indartsu hasi du eguna Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta Euskal Herriko errepide, enpresa eta zerbitzu ezberdinetan sentitzen ari da greba feminista orokorraren eragina. Herri eta auzoetako greba komiteetatik antolatutako dozenaka mobilizazio burutu dituzte goizean goiz, errepideak hartuta, bideak itxita, gosariak prestatuz eta pikete informatiboak eginez.

Goizean goiz burutu dituzte pikete feministak. Argazkia: Dani Blanco

2023ko azaroaren 30ean - 08:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Greba feminista orokorrak "jarraipen zabala" izaten ari duela dio Denon Bizitzak Erdigunean plataformak. Hala eta guztiz ere, "lanuzteetatik harago doan deialdia" dela ohartaraztea garrantzitsua zaio. Ondokoa dio goizean bidalitako lehen agirian: "Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitza sostengatzeko, baina ez dute dagokien aitortzarik, ez politikoki, ez ekonomikoki ezta sozialki ere. Grebak izango duen eraginari ikuspegi zabalagoarekin begiratuko diogu gaur, bizitza sostengatzeko lanetan ari diren guzti horietan arreta jarriz. Hemen paradoxa batekin aurkitzen gara, zaintza lanetan ari direlako, greba eskubiderik ez dutelako edo gehiegizko zerbitzuak inposatu zaizkielako, greba egin ezin duten emakume horiek ez direla greba egin dutenen datuetan kontabilizatuko". Hori horrela, grebaz gain beste motatako ekimenak egonen dira egunean zehar leku ezberdinetan.

Horra grebaren jarraipenari buruz Denon Bizitzak Erdigunean-ek zabalduriko lehen datuak:

Sektore publikoan jarraipena "esanguratsua" izaten ari da. Adibide batzuk jarraian: Eusko Tren eta Metron adibidez jarraipena oso zabala izaten ari da, zerbitzu minimoak bakarrik lan egiten ari direlarik; hezkuntza publikoan dauden 600 ikastetxeetan du lan uzteak eragina; sukalde eta garbiketan jarraipena "oso zabala" dela dirudi eta sukalde asko itxita egongo dira; haurreskoletan, unibertsitateetan zein ikastoletan oro har, jarraipena zabala izaten ari da.

Gipuzkoan, ia udal guztiek oso modu orokortuan bat egin dute grebarekin, bai zuzenean kontratatutako langileek, baita azpikontratatutako langileek ere. Aurreko egunetan egindako bozketetan grebarekin bat egin baitute besteak beste Irura, Anoeta, Mutriku, Aretxabaleta, Azpeitia, Ordizia, Oñati , Arrasate , Orio, Urretxu, Tolosa, Bergara eta Beasingo udaleko langileek. Bizkaia eta Arabarako datu zehatzik ez eman arren, plataformak segipen zabala espero du.

EITB taldean grebaren jarraipena zabala izaten ari da, eta honela irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa dago martxan. Horrez gain, beste komunikabide anitzetan ere dira greban –ARGIA, Berria, Hala Bedi, Pikara ala beste–.

Zerbitzu minimoek greba oztopaturik

Zerbitzu minimoak direla eta, Gizarte Ongizate zerbitzuetan eta osasungintzan grebaren jarraipena "guztiz baldintzatua" izaten ari dela salatu du plataformak. Zerbitzu batzuk aipatzearren, gaueko txandetan ia langile bakar batek ere ez du greba egin ahal izan: "Milaka langileri greba eskubidea ukatu egin zaie, zerbitzu askotan, zerbitzu minimoak %100ekoak direlarik". Zahar egoitza eta eguneko zentroetan ere errealitate bera izaten ari da.

Industria ere greban, batez ere Gipuzkoan

Gipuzkoako enpresetako langile askok greba egitea erabaki dute, batzarretan bozkatu ondoren. Erabat geldirik dago ekoizpena honako hauetan: Indar (Beasain), Arcelor Mittal (Bergara), CIE Automotive, GKN edo Bellota (hirurak Legazpikoak), Polmetasa (Arrasate), Mondragon Assembly (Arrasate), Natra Zahor (Oñati), SNA Europe (Irun), Sammic (Azpeitia), Jose Maria Mendiola (Andoain), Kelsen (Zizurkil), IAT (Urnieta) eta Niessen (Oiartzun), besteak beste. Jarraipena "oso handia" izaten ari da Beasaingo eta Irungo CAF enpresetan. Horrez gain, metroaren eta AHTren lanak geldirik daude. Zerbitzu minimoak ere eragin du sektorean, tartean, errepideen mantentze lanetan.

Bizkaian, grebak eragin berezia du Lea Artibaiko eta Durangaldeko industrian. Microdeco edo AKT Plásticos bezalako enpresek jarduera eten dute. Intzidentzia Bizkaia osoan ere nabaritu da, Kadaguako Lucart taldekoak bezalako enpresekin eta Cementos Lemonarekin. Arabari dagokionez, Gasteizen, DHL eta Ferrovial bezalako enpresetan izandako eragina nabarmendu behar dugu, geldialdi handiak izanik industria-ingurune osoan. Aiaraldean, grebaren eragina berezia izaten ari da, Amurrio Ferrocarriles, JEZ Sistemas edo Artiach bezalako enpresetan. Nafarroan, industria-sektoreko grebaren jarraipena "desberdina" izan da, eta "eragin handiagoa izan du Iruñeko industria-ingurabideko enpresetan". Izan ere, piketeak egin dira Arazuri Orkoien industrialdean eta Berrikuntzaren Hirian. Iparraldean eta Sakanan jarraipena garrantzitsuagoa izan da, Magotteaux eta Torraspapel bezalako enpresak nabarmenduz.

Pribatuan, batez ere azpikontratazioetan

Zerbitzu pribatuetan greba feminista orokorrak jarraipen desberdina izan du, eta eragina, batez ere, administrazioaren azpikontratazioetan nabaritzen ari da. Besteak beste, kiroldegietan (Bilboko, Erandioko edo Barakaldoko kiroldegiak), eskola-jantokietan (Berangoko ikastetxea, Atxuriko ikastetxea, Ermuko Anaitasuna, Algortako Zabala ikastetxea, etab.), lorezaintzan (Basauriko lorezaintza), garbiketan (Basauriko udala, Sarrikokoa edo Bilboko Artxandarte ikastola) eta abar. Intzidentzia handiagoa du Gipuzkoan eta Bizkaian.

Nafarroan, grebak jarraipen handia du sektore feminizatuetan, hala nola garbiketan eta eskola-jantokietan. Bertan, Ausolagun enpresan izandako eragina nabarmendu dute –Ausolagun sektoreko enpresa handiena da Nafarroan–. Greban daude mmerkataritzaren sektorean ere, ehungintzan eta oinetakoetan bereziki, Tendamen eta H & M-ren jarraipena nabarmendu da. Elikagaien merkataritzaren arloari dagokionez, Eroskin eragin nabarmena izan du. Batez bestekotik gorako jarraipena duten beste sektore batzuk kirol- eta kultura-kudeaketakoak eta Iruñeko Udaleko berdeguneak mantentzeko azpikontratatutako enpresak dira.

Azken sektore baten aipamena egiterakoan, azalera handietako zentroena  (Alcampo eta abar) nabarmendu du plataformak. Gipuzkoan, halaber, grebaren jarraipena altua izaten ari da hotel esanguratsu batzuetan, azpikontratatutako garbikuntzan (Elgoibarreko Meka Lanbide eskolako garbitzaileak, Bergarako Ipintza BHI ikastetxekoak edota Azpeitiako IES Urola ikastetxekoak) edo lorezaintzan (ad: Hondarribikoa) eta polikiroldegietan (Hondarribiko Polikiroldegia ad. Itxita egongo da).

 

 


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude