'Busturialdeko Hitza' bost egunetan banatuko da aurrerantzean


2007ko otsailaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Busturialdeko Hitza astean bost egunetan banatzeko erabakia hartu du egunkari horretako zuzendaritzak. Orain arte asteartetik igandera kaleratzen zen baina otsailaren bigarren astetik aurrera asteartetik larunbatera banatuko da. Erabakia "Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdeko udal gehienen diru laguntza politikaren" ondorioz hartu dutela jakinarazi dute. Autofinantziazioan etengabe urratsak eman arren, proiektua bideragarri egiteko diru laguntzak ezinbestekoak direla diote arduradunek. Astean bost egunetan kaleratzeko erabakia ez da nahikoa egoerari aurre egiteko eta horregatik, harpidedun berriak egiteko kanpaina abiatu dute. Busturialdeko Hitzak abenduan bete zuen lehen urtea.


Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude